Nortzuk gara


Berriak Hernaniko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen Elkartea da. 1993an sortu zen kolektibo honen egunerokotasunean laguntzeko asmoarekin eta zentzu honetan, ondorengo lerro hauetan lan egiten du:

  • Bazkidearentzat zerbitzuak eta errentagarritasuna: Bazkideen interes ekonomiko, sozial eta profesionalak babesteko eta sustatzeko diru-laguntzetan, kolaborazioetan, etab-etan aholkularitza eta kudeaketa.
  • Formakuntza: Establezimendu lehiakorrak edukitzeko edukin eta tematika anitzeko saioak, ikastaroak, jardunaldiak, etab., aztertu, proposatu eta taldea sortuz gero antolatzen ditugu.
  • Interesen babesa, ordezkaritza instituzionala: Gure kide guztien interes ekonomiko eta profesionalak babesten eta sustatzen ditugu. Goi-erakunde publikoetan edo pribatuetan jakinarazi eta defenditu behar izanez gero, ordezkaritza lanak egiten ditugu.
  • Animazioa eta dinamizazioa: Herria merkatal-ikuspuntutik bizia izan dadin, nahitaezkoa da jardunaldiak, ekitaldiak, ekintzak, etab pentsatzea, antolatzea eta jendartean suspertzea.

Era laburrean esan daiteke gure lana “Hernani egitea” dela eta zentzu horretan merkatarien, ostalarien eta profesionalen ekarpenak ezinbeztekoak zaizkigu. Honengatik, zuk gurekin komentatzeko ezer bazenu deitu 943 333 049 telefono zenbakira, idatzi berriak@hernanidendak.eus  mail helbidera edo bisita gaitzazu ondorengo helbidean:

Andrekale, 30.

  1. HERNANI.