Hernanira etorri!


Hernani udalerri gipuzkoarrak Donostia-San Sebastián hiriburuarekin limitatzen du. Bere kokaguneak, oso ondo komunikatuta egotea ahalbidetzen du, izan ere, errepidez, Lisboa-Madrid-Paris europar ardatzaren ondoan eta Kantauri itsasoa Mediterraneoarekin lotzen duen bidearen ondoan (Bilbo-Donostia-Iruñea-Zaragoza-Bartzelona) baitago eta hegazkinez, 5 aireportu ditu 100 km-ko erradican gutxi gorabehera: Loiu (Bilbo), Foronda (Vitoria-Gasteiz), Noain (Iruñea), Hondarribia (Donostia-San Sebastián) eta Biarritz.

Urumea ibaia da Kantauri itsasoruntzko bokalean herriko ardatz hidrografikoa markatzen  duena, Santa Barbara, Akola, Igorin, Urdaburu edo Oindi mendiek babestutakoa. Ingurune honek paraje idilikoa bihurtzen du Hernani, hamaika plan desberdin (natura planak, kirol-planak, familia planak, etab) egitera gonbidatzen duena.

Plan hauek eratzen dituen publikoari laguntzeko daude 300 denda eta zerbitzu-enpresa inguru eta 60 ostatu baino gehiago dituzu Hernanin, azken hauen artean ezagunenak sagardotegiak, bailarako tradizioa eta  herriko erakargarri nagusietako bat urte osan zehar.

Eta harro eusten dio sagardoa produzitzeko tradizioari; horri esker, sagardotegiak dira gaur egun herriko erakargarri nagusietako bat.

Planik ba al duzu? Hernanik erraz jartzen dizu. Zatoz!