Egin zaitez Bazkide!!


Berriak, Hernaniko merkatarien, ostalarien eta zerbitzu-enpresetako profesionalen interesak defendatzen dituen erakunde bakarra da. Gure zioa, kolektibo handi honen egunerokotasunean laguntza ematea da eta zentzu honetan, lerro desberdinak lantzen ditugu:

  • Bazkidearentzat zerbitzuak eta errentagarritasuna: Zure establezimenduak aurrera egiteko behar duen formakuntzan, diru-laguntzetan, kolaborazioetan, etab-etan aholkularitza eman eta, gure esku badago, guk kudeatzen ditugu.
  • Interesen babesa, ordezkaritza instituzionala: Gure kide guztien interes ekonomiko eta profesionalak babesten eta sustatzen ditugu. Goi-erakunde publikoetan edo pribatuetan jakinarazi eta defenditu behar izanez gero, ordezkaritza lanak egiten ditugu.
  • Animazioa eta dinamizazioa: Udalerrietako dendetan erosteak duen garrantzia herritarrei ikustarazteko, gure bazkideei dinamizazio ekintzen inguruan ideiak eman, suspertu eta burutu beharreko ekintzetan guztietan laguntzen ditugu. Gure helburua, Hernani merkatal-arloan gune lehiakorra izatea, eta horretarako, ezinbestekoa da establezimendu lehiakorrak edukitzea.

 

  • Hernani txartela: Berriak-en eta Hernaniko Udalak-en erronka, 2014ean argia ikusi zuena. Hernaniarren fidelizazio txartela, zerbitzu publikoen erabilpena eskeintzeaz gain, bai merkatariei baita erosleei ere doako finantzazioa eskeintzen diena.

 

Gure lana ia osotasunean Eusko Jaurlaritzak finantzatzen badu ere, zentzurik ez luke merkatariek, ostalariek eta zerbitzu-enpresetako profesionalek ekarpenik ez balituzte. Horregatik diogu, gure lana “Hernani egitea” dela eta lan honetan, kolektibo honen aportazioak ezinbestekoak dira.

Egin zaitez bazkide!

 

Deitu 943 333 049 telefono zenbakira edo idatzi merkataritza@hernanidendak.eus helbidera eta jarriko gara zurekin harremanetan.