Maiatzako #eutsihernaniri bono kanpaina


Herriko saltokietan eta ostalaritza establezimenduetan erostera animatzeko bonuen kanpaina abian dago

Hernaniko Udalak, BERRIAK, Hernaniko merkatari eta Ostalarien Elkartearekin elkarlanean, #eutsihernaniri bonu kanpaina jarri du abian.

Bonuak maiatzaren 10ean jarriko dira salgai Berriakeko bulegoan eta Biteri Kultur Etxean.

Bonuek 40 euroko prezioa izango dute, eta bezeroak 50 euroko erosketa egin ahal izango du, 10 euroko bonoetan banatuta. Guztira, 4.000 bonu jarriko dira salgai.

1. HELBURUAK

  • Herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreak biziberritzea eta tokiko garapen ekonomikoa bultzatzea.
  • Herritarrek dituzten erosteko ohituretan eragitea, herriko dendetan erostera animatzeko.

2. KANPAINAREN BALDINTZAK

NON ETA NOLA ESKURA DAITEZKE BONOAK?

  • Berriak elkartearen egoitzan (Andre Kalea, 30) eta Biteri kultur etxean
    • BERRIAK ELKARTEA
      • Astelehenetik ostegunera: 9.00 – 13-00h eta 17.00 -19.00h
      • Ostirala: 9.00 – 13-00h
    • BITERI:
      • Astelehenetik ostiralera: 9.00 – 13.0h
  • Bonuak maiatzaren 10etik ekainaren 12ra arte edo izakinak agortu arte salduko dira.
  • Erosketa bonuak txartelaren bidez ordain daitezke. Ez da eskudirurik onartuko.
  • Bonua erosi nahi dutenek nortasun agiria erakutsi beharko dute, eta adingabeek, nortasun agiria baldin ez badute, berriz, familia liburua.
  • Bonoa erosi ahal izateko Hernaniko egoiliarra izan behar da

NON ERABIL DAITEZKE BONUAK?

  • Ekimenera atxikitzen diren herriko saltoki, ostalaritza establezimendu edo zerbitzuak eskaintzen dituen negozioetan.
  • Kanpainan parte hartzen duten establezimenduek kartel adierazgarri bat jarriko dute erakuslehioan.

EROSKETA TXARTELA ERABILTZEKO EPEA ETA BALDINTZAK

  • Bonoa maiatzaren 10etik ekainaren 12ra bitartean erabili ahal izango da.
  • Kanpaina honen txartelekin egindako erosketetan ez da dirua itzuliko.

3. ATXIKITUTAKO NEGOZIOAK

Kanpainan parte hartzen duten negozioek adierazgarri bat jarriko dute erakusleihoan.

IKUSI HEMEN PARTAIDEAK

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude