BEHERAPEN AZOKA 2019


Hurrengo uztailaren 11an eta 12an, osteguna eta ostirala, gerturatu zaitez Hernaniko Beherapen Azokara.

Eguraldi ona eta zuetariko asko oporretara joateko zorian zaudetela aprobetxatuz, uztailaren 11 eta 12an Hernaniko Plaza Berrin ospatuko den Beherapen Azokatik pasatzea baino plan hobeagorik ez dago.

Honetan herriko hainbat komertziok hartuko dute parte eta hauek eskaintzen duten kalitate guztia prezio hoberenean gozatu ahal izango duzu. Kapritxoren bat eskuratzeko aukera bikaina izango da eta horrela zure oporrak estreinatuz hasiko dituzu!

Azokaren ordutegia:

  • Ostegunean: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 izango da.
  • Ostiralean: 10:00-14:00 izango da.

Partaideak:

  1. Eguzki
  2. Electrodomesticos Balantxa
  3. Eukene
  4. Hiru Haur Arropadenda
  5. Ikusi Makusi jostailudenda
  6. Ilargi
  7. Kera
  8. Kuluska
  9. Laket
  10. Lenceria hoki
  11. Mahuka
  12. Oinatz
  13. Orekan
  14. Valen

Gainera, ostegunean hernaniko Jazzaldia hasiko da eta horregatik arratsaldeko 19.00tan EuskOrleans Dixie Band eta bi Lindy-Hopeko dantzari kontratatu dira bertan giro polita sortzeko.

Animatu zaitezte eta Hernanira gerturatu!

BEHERAPEN AZOKA cartel

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude