UZTABERRI EGUNA 19


747016f6-e367-422b-893e-bd9637748084

UZTABERRI EGUNA MAIATZAREN 18AN HERNANIN

Euskal Sagardoak UZTABERRI EGUNA egingo du Hernanin maiatzaren 18an, botilan, 2018ko uzta jendeurrean aurkezteko

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 2018ko uzta botilan dastatzeko aukera izango da maiatzaren 18an, Uztaberri Egunean. Hernaniko Atsegindegi plazan egingo da ekitaldia arratsaldeko 6etatik 9etara eta bertan 15 sagardotegiren sagardo berriak dastatzeko aukera izango da.

Plaza irekian egingo den Uzta Berriaren lehen aurkezpena izango da maiatzaren 18koa eta orain arteko dastatzeekin zenbait berezitasun izango ditu, besteak beste sagardoa kopan dastatuko dituela inguratzen denak, baina horrez gain, dastatze gidatuak ere izango direla inguratzen direnentzat. Dastatzeak dirauen denboran Mikel Garaizabal enologoa dastatze espresak ematen ariko da Atsegindegin bertan eta sagardoa dastatzeaz gain, sagardoa erosteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Horrez gain, pintxoak ere izango dira eta festa girotua egongo da.

  • 18:00-21:00 EUSKAL SAGARDOAREN 2018 UZTAREN AURKEZPENA. Honako sagardotegiekin:
  1. Akarregi (Hernani)
  2. Alberro (Hernani)
  3. Altzueta (Hernani)
  4. Iparragirre (Hernani)
  5. Itxasburu (Hernani)
  6. Otsua Enea (Hernani)
  7. Rufino (Hernani)
  8. Zelaia (Hernani)
  9. Aburuza (Aduna)
  10. Axpe (Markina-Xemein)
  11. Gurutzeta (Astigarraga)
  12. Isastegi (Tolosa)
  13. Lizeaga (Astigarraga)
  14. Petritegi (Astigarraga)
  15. Zapiain (Astigarraga)

 

Goiza profesionalei zuzendua

 Uztaberri Egunean ostalaritzako profesionalei eta elkarte gastronomikoetako arduradunei zuzendutako ekintzak ere izango dira. Hain zuzen ere goizeko 11:30etan, Euskal Sagardoarekin hamaiketakoa izango dute inguratzen diren ostalari eta elkarte gastronomikoek, Mikel Garaizabalek zuzenduta. Jardunaldi honen helburua da, Euskal Sagardoak ostalaritzari eskaintzen dizkion aukera eta argudioak azaltzea eta ostalariek Euskal Sagardo desberdinak dastatu ahal izatea.

 

 

EUSKAL PINTXO POTEA ASTE OSOAN ZEHAR HERNANIKO TABERNETAN

Uztaberri Egunaren bueltan Euskal Pintxo potea izango da aste osoan zehar Hernaniko tabernetan. Maiatzaren 13tik 17ra Euskal Sagardoa eta Idiazabal gazta duen pintxo bat eskainiko dute Hernaniko 12 tabernek. Kontsumitzaileek 2€-an izango dute pintxo potea. Honenbestez, Jatorri Deitura duten bi produktuk elkar hartuko dute maridaje ezin hobe batean: Bertako sagar hutsez egindako Euskal Sagardoak eta bertako latxa ardi esenez egindako Idizabal gaztaz egindako pintxoak izango ditu aukeran kontsumitzaileak astelehenetik ostiralera. Hauek dira tabernak eta pintxoen izenak:

 

  1. APEADERO: Gaztagardo
  2. ARALAR: Elurra
  3. ARRI: AHA
  4. ATXUR: Txapela
  5. EKOS: Taki-taki
  6. GARIN: Piolin
  7. GURIA: Gaztagi
  8. HARRESI: Idiazabalbardau
  9. JOXE MARI: Trufa de Idiazabal
  10. KIXKAL: Legazpi
  11. OTAEGI: Bizar Zuri
  12. TRIPONTZI: Artzai

 

Izaera handiko uzta

Horrenbestez, Euskal Sagardoak 2018ko uztaren ezaugarriak azaldu nahi ditu jendeaurrean, sagardogileen beren eskutik: kopuruz nahiko mugatua izan bada ere, izaera handiko uzta izan da, gorputz eta borobiltasun handikoa. Horiek dira ezaugarri nagusiak, baina zonalde bakoitzak eta sagardotegi bakoitzak beren berezitasuna izan dute. Izan ere Euskal Sagardoak %100 betako sagarrez egindako eta kalitate bermatuko sagardoak identifikatzen ditu (kapsula eta sagartxo gorriarekin) baina sagardotegi bakoitzaren ezaugarriak errespetatuta. Guztira 50 sagardotegi daude Jatorri Deituraren barruan, 250 sagargile eta 500 hektarea sagasti inguru.

 

Izaeran handia izan bada ere, kopuruan aurreko urtekoa baino txikiagoa izan da 2018ko uzta eta 1,5 milioi litro egin dituzte sagardotegiek Euskal Sagardora bideratuta.

 

Milioi bat litrotik gora saldua

Salmenta datuei dagokienean, 2017 uztan milio bat litrotik gora saldu dute sagardotegiek. Proiektu berria da Euskal Sagardoarena, eta poliki poliki hazten joateko helburua du, bai kopuruan, bai kalitatean, bai irudian eta baita merkatuan bertan ere. Azken bi urteetan, salmenta puntuetan Euskal Sagardoak presentzia handiagoa izateko lan egin du Kontseilu Arautzaileak eta 2018an eta datozen urteetan, ostalaritzan presentzia areagotzea izango du helburu nagusietako bat.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude