HERNANIKO I GABONETAKO ERAKUSLEIHO-LEHIAKETAK BADAUKA IRABAZLEA


Ikusi Makusi dendak lehenengo saria eraman du

0001JPG0001

 

2018  Gabonetako erakusleiho lehiaketa bere amaierara iritsi da Ikusi Makusi, Ibaimendi eta Marna  dendak, hurrenez hurren, irabazleak aldarrikatuz. Sariak, gaur abenduaren 21, Hernaniko plazan banatu dira .

Lehen edizio honetan, 31 izan dira gabonetako-erakusleiho lehiaketan parte hartu duten dendek.

Peio Gonzalez-ek (arte plastikoetan aditua), Unai Lizarribar (Berriak-eko ordezkari eta UTS komunikazio-ko arduraduna) eta Ane Loinaz (Alstudioa) eratu dute lehiaketako epaimahaia; herriko kale desberdinetatik paseatu dira eta 2018ko hiru erakusleiho onenak aukeratzeko arduradunak izan dira.

Ekimen berri honekin, herriko erakusleihoak era erakargarriagoan Eguberri-garaian zehar apaintzea lortu da; eta kaleen argiztapenarekin batera Hernani-k merezi duen eguberri-giroa eman zaio.

Hernani-ko auzotarrak, urtarrilaren 6a arte hurbildu ahal izango dira erakuslehioak ikustera. Hauek eguberri-kanpaina guztian zehar erakutsita egongo dira eta. Aldi berean, eguberri-erosketak bertako dendetan egiteko aprobetxatu ahal izango dute. Izan ere, herrian dagoen produktu-eskaintza zabalarekin eta zerbitzu ugariekin gozatu dezakete.

 

WhatsApp Image 2018-12-21 at 11.22.42 WhatsApp Image 2018-12-21 at 11.22.40 WhatsApp Image 2018-12-21 at 11.22.41

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude