HERNANIKO I GABONETAKO ERAKUSLEIHO-LEHIAKETA


Hernaniko I. Gabonetako Erakusliho Lehiaketa

Gabonetan Berriak-eko 31 dendek Hernanin antolatutako I.Gabonetako Erakusleiho-Lehiaketan parte hartuko dute.

Ekimen berri honekin, merkatariek bere erakusleihoak apaintzea eta erakargarriago bilakatzea lortu nahi da. Horrela, Hernanik merezi duen eguberri-giroa lortuko du.

Hori dela eta, Hernani-ko auzotarrak erakusleihoak ikustera hurbildu ahal izango dira eta, aldi berean eguberri-erosketak bertako dendetan egiteko aprobetxatu. Izan ere, herrian dagoen produktu-eskaintza zabalarekin eta zerbitzu ugariekin gozatu dezakete.

Azaroan zehar, Hernaniko dendari batzuek teknika eta material desberdinak ikasteko aukera izan dute beren erakusleihoen diseinua lantzeko, Orainart enpresaren eskuz.

Bi asteetan zehar, bere establezimenduen apainketan erabiliko dituzten elementu desberdinak, pertsonalki sortzen joan dira.

31 erakusleihoak aztertzeko orduan kontuan hartuko diren irizpideak originaltasuna, dendaren artikuluak agertzea eta eguberri-gaia erabiltzea izango dira.

Udalaren ordezkari, Berriak-eko ordezkari eta Hernani-ko dekoratzaile aditu batek epaimahaia osatuko dute. Hauek kaleetan zehar pasako dira erakusleiho desberdinei puntuak emateko eta 2018-2019ko hiru onenak aukeratzeko.

Nahiz eta epaimahaiaren erabakia hedabideetan eta sare sozialetan abenduaren 21ean publiko egin, hernaniko auzotarrek erakusleihoen apainketaz abenduaren 10etik-urtarrilaren 6ra arte gozatu ahal izango dute.

 

Partaideak:

1. Antziola Okindegia 17. JF Cocinas
2. Apain 18. Kuluska
3. Dekolanak 19. Laket
4. Distira 20. Mahuka
5. Electrodomésticos Balantxa 21. Mariscos Hernani
6. Estanco Portalondo 22. Marna
7. Eukene 23. Nekane Edergintza
8. Federópticos 24. Oihala
9. Feli 1945 25. Oinatz
10. Hernani Bidaiak 26. On Bit
11. Hiru 27. Optica Biokbi
12. Hoki 28. Orekan
13. Ibai Mendi 29. Peines
14. Ikusi Makusi 30. Pitxin
15. Ilargi 31. Urrats Oinetakoak
16. Jaione Konjelatuak

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude