BERRITXU ETA ZENTROMERTZIALA


Martxan dago Berriakeko gabonetako kanpaina. Antolatzen ari garen Eguberri kanpaina guztian, zozketekin, erakusleiho lehiaketekin, Eguberri argiekin eta errege-desfilearekin kontatzen,  ezin genuen alde batera utzi hainbeste lantzen ari garen sentsibilizazioaren gaia.

Hori dela eta, Berriak, Hernaniko merkatari eta ostalari elkarteak, abenduan zehar herriko dendetan erosketak egiteak duen garrantzia kontatzen duen 3500 ipuin banatuko ditu.

Ipuin honek balio izango du elkarteko maskota berriaren aurkezpen gisa ere. Pertsonaia hau, Berritxu izenarekin bataiatuta, Hernaniko kaleetatik garatuko den istorioko protagonista izango da.

«Berritxu eta Zentromertziala”» bereziki etxeko txikienak kontzientziatzeko eta erosketak bertako dendetan sustatzeko sortu da. Ipuin honek bai umeei bai familiei transmititu nahi die Hernaniko dendek dituela beste leku batzuek edo establezimenduek ematen ez dizkiguten etekinak; alegia erosketa pertsonalizatuak, merkatariek saltzen dituzten produktuen lehen eskuko ezaguera, herrian dauden denda aukera handia, bere hurbiltasuna eta abar.

Istorioak  denda txikiak egunero aurka egiten dion munstroa irudikatu nahi du. Hasieran gure Berritxurentzako herri koloretsua eta segurtasunez betea irudikatzen digu, gero “Zentromertzialaren”  agerpenarekin iluntasunaz eta hutsaz beteko dena.

Ipuinaren idaztea eta ilustrazioa Alai Zubimendi marrazkilariak diseinatu ditu.

Irmoki sinesten dugu gure erosketa-ohituraren  parte bezala, herriko dendetan  kontsumitzearen garrantzia barneratu behar dugula. Honek guztiak datorren urteari begira erronkatzat hartu behar izango genukeen ariketa izan behar izango luke.

 

BERRITZU ETA ZENTROMERTZIALA Kartela

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude